Ezagutu beirate-bilduma

BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA
BERINAPEA ETA KAPERA
AIZKOLEGI

BEHEKO SOLAIRUA

Beheko solairuan, garai batean Ciga familiaren egongela eta jolas-eremua zen aretoan, espazioa dekorazio begetala duten bi beiraterekin banatzen da. Beirate bakoitza beira bakar batez osatuta dago; baita kurban errematatuta ere, estilo modernistari jarraiki. Beirak hainbat intentsitatetako mate itxura du.

Mate-efektua bi tekniken bidez lor daiteke: era mekanikoan, hauts fin-finarekin gainazalaren urradura eraginez edo beiraren gainean azidoa aplikatuz, azidoak gainazala higa dezan. Bi tekniketan, hainbat eremu estaltzen dira mate-efekturik izan ez dezaten; horrela forma eta efektu ezberdinak sortuz. Motibo apaingarriak markatzen dituzten lerroak egiteko altzairuzko punta batekin marrazten dira beira babesten duen geruzaren gainean.

BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA
BERINAPEA ETA KAPERA
AIZKOLEGI

BERTIZKO ARGIA


ZER DA BEIRATE BAT?


BERTIZKO BEIRATEAK


ZAHARBERRITZE-PROZESUA


BISITA BIRTUALA