Bertizko beirateak

Pedro Cigak eta Dorotea Fernándezek natura biziki maite zuten eta bidaiatzea eta Europako hiriak ezagutzea gustuko zuten. Bertiza bizitzera joan zirenean, haien bidaietan izandako bizipenez inguratu nahi izan zuten.

XIX. mendeko eta XX. mendearen lehenengo erdiko mugimendu artistikoetan, modernismoa kasu, inspiratuta, Bertizko jauregi eta lorategietan gauzatu zituzten erreformek lanbide tradizionalak berreskuratzea eta naturan inspiratutako forma organikoetan oinarritutako estetika zituzten oinarri.

Maumejean anai-arrebak Bertizko beirate askoren egileak dira eta jaurerriaren hainbat eremu apaindu zituzten haiekin. Casa Maumejean beiren eskaera handiari erantzuteko XIX. mendean sortu zen enpresa handietako bat da. Paun (Frantzia) sortu zen 1860an enpresa familiar gisa. Alabaina, handituz joan zen eta hainbat lantegi ezarri zituen Madrilen, Donostian eta Bartzelonan.

 

Ciga familia Bertizko jauregiaren beheko solairuko egongelan
Casa Maumejean enpresaren lantegia Hendaian (Frantzia)

Ezagutu beirate-bilduma

BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA
BERINAPEA ETA KAPERA
AIZKOLEGI

BERTIZKO ARGIA


ZER DA BEIRATE BAT?


BERTIZKO BEIRATEAK


ZAHARBERRITZE-PROZESUA


BISITA BIRTUALA