Erabat hondatutako beiratea

Beiratea 1908an egin zen. 80. hamarkadan erabat hondatuta zegoen. Beheko panelak galduta zeuden eta goikoek haustura asko zituzten, beheko herenean batez ere.

Beiratea desmuntatu aurretiko egoera.
Beiratea desmuntatu aurretiko egoera.

Nafarroako Gobernuak Bertizen erabilera berreskuratu zuenean, Javier del Rio beiragileak beiratea kontu handiz desmuntatu eta bere lantegira eraman zuen. Panelak eskuztatu ahal izateko, lamina itsaskor bat itsatsi zuen panelei trinkotasuna emate aldera. Desmuntatze hori behin behinekoa zen, baina Javierrek ez zuen inoiz beiratea zaharberritu.

Panelak lantegian geratu ziren beiragileak erretiroa hartu zuen arte. Bi kutxak joan ziren moduan bueltatu ziren Bertiza, panela panelaren gainean.

Beruna egoera tamalgarrian zegoen, propietateak galduta.

Metalak hondatuta.
Metalak hondatuta.
Inpaktu baten eraginez hautsitako beira.
Inpaktu baten eraginez hautsitako beira.
Pérdida de vidrios
Panelen egoera lamina itsaskorra kendu eta gero.

Panelen eremu ugari deformatuta zeuden, berunak okertuta, tolestuta, hautsita zeuden beirak galdu edo kendu izanagatik.

Beruna egoera tamalgarrian zegoen, propietateak galduta.

Berunezko sarea deformatuta.
Berunezko sarea deformatuta.
Estado previo con plástico
Beirate honetako pinturak oso egoera onean daude. Pinturak galdu badira, haien euskarria, beira, galdu delako da.

Panel batzuetan jatorrizko osaeraren % 60a falta zen.

Biltegian aireztapenik ez zegoenez gero, lizuna eta pilatutako zikintasunaz elikatu ziren intsektu txikiak agertu ziren. Halaber, berunezko sarea ere asko hondatu zen, kutxetako zurezko taulek igor-tzen zituzten gasen eraginez.

Galera horiek pieza bakoitza eskuztatzea asko zailtzen zuten. Hortaz, 80. hamarkadan ezarri zen lamina itsaskorrak egiturazko funtzioa zuen ia.

Beiratea indartzeko hagak ere falta ziren. Pieza horiek funtsezkoak dira ia 2 metro luze diren panelak kontserbatzeko. Dena den, hautematen ziren xehetasun batzuek –adibidez, gune batzuetan oxidoa egoteak– garai batean pieza horiek existitu zirela adierazten zuten.

Beiren kalte handienak hausturak eta bi aldeetan pilatutako zikintasuna ziren.

Beirek haustura gutxi zituzten eta gune jakin batzuetan zeuden. Hausturak bi motakoak ziren: arruntak –haustura bakarra–, eta anitzak –polihausturak edo hainbat haustura pieza bakar batean–.

Mastika jada ez zen elastikoa, haren osagaiak lehortu eta, ondorioz, hondatze naturala jasan zuelako. Alterazio hori ohikoa eta naturala da beirateetan. Beirate historikoen mantentze-lanetan ohikoa zen mastika berrikusi eta berriro aplikatzea.

 

Lagunas y roturas
Beiratearen eskema orokor honetan galdutako material guztia horiz markatu da. Zaharberritze-ekipoak esku-hartzeari ekin zionean panelak aurkitu zituen egoera islatzen du. Beirateak zituen hausturak gorriz markatu dira.

BERTIZKO ARGIA


ZER DA BEIRATE BAT?


BERTIZKO BEIRATEAK


ZAHARBERRITZE-PROZESUA


BISITA BIRTUALA