Puzzlea osatzen

Berun gehienak berriak dira jatorrizkoak egoera txarrean zeudelako. Berunek diseinuaren lerroak markatzen zituzten eta beirak hartu zituzten.

Replanteo de paneles
Panelak zuinkatzea.

Beira guztiak prest genituen, hautsitakoak itsatsita, galdutakoak ordezkatuta –beira egokiak aukeratu ondoren–, pinturak leheneratuak.

Berunezko sarearen kalkoak genituen. Argazkien zehaztasunak aztertuz, posible izan zen paneletan deformatua edo galduta zeuden eremuak berregitea.

Prozesu zailenetako baten unea iritsi zen. Paperean sartzen zela zirudien, baina, errealitatean, 13 paneletan banatuta dagoen eta 6 metroko zabalera duen beirate bat genuen esku artean.

Panel bakoitzaren diseinua ez da independentea; irudikatutako formak batetik bestera doaz. Koloreek eta formek bat etorri behar zuten, panelak elkarren ondoan jartzean guztiak zentzua izan zezan.

Beruneztadura prozesua taldean egin zen. Lehenengo, informazio gehien zuten panelak landu ziren, haiek besteentzako gida izan zitezen.

Pieza guztiak ahokatu eta gero, berunen loturak eztainuz soldatu ziren.

Zeregin hori gainazal horizontal eta zurrun baten gainean egiten zen, ziurtatzeko panela ez zela deformatuko.

Amaitzeko, berunen hegalak mastikaz bete ziren panela indartzeko. Mastika ore berezi bat da, beirateen jatorritik erabiltzen dena. Linazi-olio gordinez eta kaltzio karbonatoz egina dago, eta iluntzeko pigmentu beltza erabiltzen da.

Beheko panelak diseinatu eta eraikitzea.

Beirate honek hagaxka indargarriak zituen. Elementu horiek burdinezko barra finak izan ohi dira, eta gutxi gorabehera 30 zentimetroro jarri ohi dira horizontalki, forjazko euskarrietara lotuta. Horrela, panela eusten da eta deformazioak saihesten dira.

Hagaxka horiek ez dira kontserbatzen, baina argazkiei esker bazirela badakigu.

Vidriera reemplomada. Varilla
Hobekuntza gisa, zaharberritzeaz arduratu den ekipoak hagaxka batzuk diseinatu eta jarri zituen, horizontalak izan ordez panelen marrazkia jarraitzen zutenak. Era horretan, ez zuten osotasunaren irakurketa oztopatzen. Soldatuta lotu ziren berunetara eta panel bakoitzaren profil perimetralera.

Beiratea beruneztatzeko prozesua

Berun gehienak berriak dira jatorrizkoak egoera txarrean zeudelako. Berunek diseinuaren lerroak markatzen zituzten eta beirak hartu zituzten.


BERTIZKO ARGIA


ZER DA BEIRATE BAT?


BERTIZKO BEIRATEAK


ZAHARBERRITZE-PROZESUA


BISITA BIRTUALA