Ezagutu beirate-bilduma

BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA
BERINAPEA ETA KAPERA
AIZKOLEGI

LEHENENGO SOLAIRUA

1
2
3
4
5

Lehenengo solairuko banalekuan hpare bat osatzen duten bi beirate daude. Art nouveauren aleak dira eta sinplifikatutako motibo begetaletan oinarritzen dira. Berunek oso lerro laukidunak markatzen dituzte, baina erdiguneko motiboan formek oso erroleo estilizatuak sortzen dituzte.

Gainera, erabilitako beiren kontrastea nabarmentzen da. Hondorako erabili den beira gardena da eta beira puztuaren ohiko ehundura du. Baina motiboetan beira opaleszenteak aukeratu dira, alegia zeharrargiak edo esne-itxurakoak.

Itzuli lehenengo SOLAIRUAREN PLANORA

Sartzerakoan, eskuinetara, diseinu klasikoko beirate bat topatuko dugu. Sinatuta dago: S.A. Maumejean Hnos. Madrid-S. Sebastián.

Pareta baten tamaina du eta bi gela banatzeko balio du. Aldeetan panel finkoak ditu; erdigunean ate bat. Bi beira tonutan egindako erronbo bakunezko hondoa du, eta hiru motibo zentralekin apainduta dago: Bertizko armarria, aingerutxo bat eta gaztelu bat.

Beirate klasiko honetan, beiratearen teknika menperatzen zutela argi uzten dute. Diseinu orekatua berunezko sarean zein beiren mozketetan, margolaritza-teknika ezberdinen erabilera.

Itzuli lehenengo SOLAIRUAREN PLANORA

Klasikoa atzean utzi eta oso beirate berezi batera igaroko gara. Art nouveaura bueltatuko gara. Kasu honetan, oso teknika ezohikoa da. Ez du berunezko sarerik. Beira garden bat da eta erliebe pixka bat duten lerroekin diseinu begetalak eta geometrikoak marraztu zaizkio. Ingeradak eta motibo apaingarriak esmalte albeolatu edo cloisonnéarekin aplikatu dira. Emaitza pixka bat ahurra da eta, ondorioz, motiboen ingeradak nabarmentzen dira.

Teknika horren erabilera beste obra batzuetan ere topatu da. Adibidez, Katalunian eta antzeko kronologia duten Madrilgo obra batzuetan, esaterako, Casa Maumejeanek egin zituen Madrilgo kasinoko zenbait beiratetan.

Bertizko Argia proiektuaren garapenean teknika horrekin egindako beste ale batzuk topatu dira. Jauregiko beste gela batzuk janzten zituzten eta desmuntatuta eta gordeta zeuden.

Itzuli lehenengo SOLAIRUAREN PLANORA

Hurrengo aretoan beste beirate bat dago, sabai-leiho moduan. Geroagokoa izan daiteke, prozesu industrializatuagoa adierazten duten xehetasunak baititu. Maumejean artxiboan antzeko zirriborroak daude. Beraz, enpresak berak aurrerago egin zuen enkargu bat izan liteke. Diseinu soilagoa du, geometrikoa, muturretan lantzerra duten beirak dituena.

 

Itzuli lehenengo SOLAIRUAREN PLANORA

Jauregirako bisita amaitzeko, estilo klasikoko beste beirate batera igaroko gara. Txikiagoa da, ate bakun baten goialdean dago eta diseinu geometrikoa du, erronboetan oinarritutakoa. Gainera, arrokaia-dekorazioz inguratuta dago.

Bertizko Argia proiektuaren garapenean teknika horrekin egindako beste ale batzuk topatu dira. Jauregiko beste gela batzuk janzten zituzten eta desmuntatuta eta gordeta zeuden.

BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA
BERINAPEA ETA KAPERA
AIZKOLEGI

BERTIZKO ARGIA


ZER DA BEIRATE BAT?


BERTIZKO BEIRATEAK


ZAHARBERRITZE-PROZESUA


BISITA BIRTUALA